Kotxe berri bat erosteko garaian, bakoitzaren beharretara egokitzen den kotxeaz aholkua ematen diogu. Volvo eta Land Rover-en gama zabala eskeintzen dizugu. Alde batetik, marka suediarrak, bere jakinduri guztia eskaintzen du munduan dauden kotxerik seguruenak eskeiniz. Diseinu aldetik zeharo berrituak eta Volvo bezalako marka batek ematen duen garantia osoarekin. Nahi duzuna, 4X4 ibilgailu baten indarra eta gogortasuna bada, Land Rover modelo ezberdinetan aurkituko duzu. Bilatzen ari zarena kotxe merkeagoa bada, bigarren eskuko kotxe pila daukagu, guztiz gainbegiratuak eta garantizatuak. Gure zerbitzua ez da salmenta momentuan bukatzen, izan ere, sal-osteko zerbitzu guztiz berritua daukagu, marka ezberdinen modelo guztiak konpontzeko behar diren teknologia guztiekin. Kotxeak garantia garaian daudenean sor daitezkeen edozein arazo berehalakoan konponduak izango dira ordeko pieza originalekin. |